GIZARTEA

Igeldoko galdeketari baiezkoa eman dio auzitegiak

Espainiako Estatuaren abokatuaren eskaria ez du aintzat hartu auzitegiak.

Igeldo. JON URBE, ARP
Garikoitz Goikoetxea.
2013ko azaroaren 8a
16:14
Entzun

Igandean galdeketa egingo dute Igeldon. BERRIAk jakin ahal izan duenez, Espainiako Estatuaren abokatuaren eskaria atzera bota du auzitegiak, eta baiezkoa eman dio kontsultari. Donostiatik bereiztearen aldeko ote diren edo ez galdetuko diete herritarrei.

Estatuaren abokatuaren argudioa zen galdeketa antolatzeko ahalmenik ez daukala Gipuzkoako Foru Aldundiak, Espainiako Gobernuaren baimena behar duela horretarako. Diputazioak zioen baietz, aukera ematen diola legeak horretarako. Aldundiak argudiatu du kontsulta soila izango dela igandekoa, galdeketa, ez dela loteslea izango, eta, beraz, antola daitekeela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.