Herri galdeketa

Igeldoren desanexioari ateak zabaldu dizkiote

Gipuzkoako Foru Aldundiak herri galdeketa egingo du urte amaieran. Donostiako Udalak aurreratu du ez diola "inongo oztoporik jarriko igeldoarren erabakiari".  

2013ko uztailaren 15a
14:26
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarriko du igeldoarren iritzia jakiteko prozesu bat, urte amaieran amaituko dena, Donostiako auzo honen desanexioari buruzko herri galdeketa eginez. Igeldo Donostiatik bereizteko eskaria onesteko, Foru Gobernuaren Kontseiluak kontuan izango du herri kontsulta horren emaitza, Donostiako Udalaren iritziarekin batera. Hala ere, udal gobernuak ohar bidez aurrerau duenez, "Igeldoko bizilagunek hartzen duten erabakia errespetatu" baino ez du egingo. 

Arantza Ruiz de Larrinaga Hiri Partaidetzako zuzendariak eta Funtzio Publiko eta Foru Administrazioko diputatu Garbiñe Errekondok prentsaurrekoa egin dute gaur, eta azpimarratu "foru gobernu honetan demokrazia zuzenean eta herritarren erabaki eskubidean" sinesten dutela. Antzeko hitzekin mintzatu da Donostiako udal gobernua: "Igeldo igeldoarrek erabakitzen dutena izango da, batetik, koherentzia politikoak hala eskatzen duelako, eta, bestetik, herritarrek euren erabakiak hartzeko eskubidea duten politika egiteko modu batean sinesten dugulako".

Ruiz de Larrinagak azaldu duenez, aldundiak herritarren parte hartze prozesu bat diseinatuko du, non kontuan izango baitira genero ikuspegia eta hizkuntza eskubideak, "igeldoarren iritzia jakite aldera parte hartze aktibo, zabal eta adierazgarri baten bidez". Lehen fasea hurrengo hilabeteetan diseinatuko du Herritarren Partaidetzako Zuzendaritzak, eta auzoekin, berriz, irailetik aurrera hasiko dute lana. Erreferendumarekin bukatu da prozesua, urtea amaitu baino lehen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.