Gizartea

Igeldoren desanexioari buruzko galdeketa galarazteko eskatu du Estatuaren abokatuak

Donostiako Auzitegiari mintzatu zaio Espainiako Estatuaren abokatua, eta igande honetarako deituriko galdeketa debekatzeko eskatu dio. Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok esan du galdeketa egingo dela: "Legeak babesten gaitu".

Igeldoko etxeetan zapiak zintzilik, banaketaren alde. GORKA RUBIO, ARP
Berria.info
2013ko azaroaren 6a
16:04
Entzun

Espainiako Estatuaren abokatuak esku hartu du Igeldoren desanexioari buruzko galdeketaren auzian; Donostiako Auzitegiari eskatu dio galdeketa debekatzeko. Igande honetarako dago iragarrita, eta 16 urtetik gorako bizilagun guztiak daude parte hartzera deituta. Gipuzkoako Foru Aldundiaren abaroan antolatu da, eta, horregatik, haserre hartu du foru erakundeak erabakia: "erabat lekuz kanpokoa" dela argudiatu du. Aldundiko talde juridikoa erantzuna lantzen ari da, eta "berandu baino lehen" helaraziko dio epailerari. Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok esan du galdeketa egingo dela: "Legeak babesten gaitu".

Diputazioaren arabera, Igeldoko herri galdeketa "erabat legezkoa" da: "Gipuzkoako Herritarren Partaidetzari buruzko uztailaren 8ko 1/2010 foru arauaren baitan legeztatzen da aldundiak eskumen osoa duela herri galdeketa ez lotesleak antolatzeko".

Estatuaren abokatuaren eskaera jakin aurretik, Donostiako Udalak gaur goizean jakinarazi du ordezkaritza bat bidaliko duela igandean begirale gisa Igeldoko herri galdeketan. Axier Jaka Donostiako Partaidetza zinegotziaren ustez, herri galdeketak "berme juridiko, administratibo eta demokratiko guztiak" ditu.Udal gobernuak desanexioari buruzko galdeketa "begi onez" ikusten duela adierazi du Jakak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.