Lan istripua gertatu da eguerdian Ilarratzan (Araba): etxe bat berritzeko lanetan ari zen langile bat, 50 urteko Manuel Fernando Cordero, atzeraka erori da aldamiotik, pistola batekin barniza ematen ari zela. Bi metroko altueratik erori da, eta buruarekin jo du lurra. Ondorioz, garezurra hautsi du eta momentuan hil da.
Osalan Jaurlaritzako Lan Osasunerako Institutuak agertu duenez, aldamioak ez zuen barandarik eta langileak ez zeraman babesteko tresnarik.
Lan istripua
Igeltsero bat hil da Ilarratzan, lanean ari zela aldamiotik erorita
Bi metroko altueratik erori da 50 urteko Manuel Fernando Cordero, eta buruarekin jo du lurra. Osalanek azaldu duenez, aldamioak ez zuen barandarik eta langileak ez zeraman babes tresnarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu