Ignacio Ellakuria hil zuten militarrak estraditatzeari uko egin dio El Salvadorrek

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalaren eskariari ezetz erantzun dio El Salvadorreko Justizia Auzitegi Nagusiak. Ignacio Ellakuria jesuita, haren beste bost kide, eta UCA Ertamerikako Unibertsitatean lan egiten zuen salvadortar bat eta haren alaba hil zituzten 1989an. Salvadorren bertan antolatu zen Egiaren Batzordeak frogatutzat jo zuen armadak planifikatu eta bururatu zuela hilketa. El Salvadorko Gobernuak, ordea, amnistia orokor bat agindu zuen 1993an, eta lege horrek ezinezko bihurtu du gerra krimenak El Salvadorren epaitzea. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak ireki zuen auzia, eta hark eskatu zuen ustez hilketan esku hartu zuten hogei militarretatik hamabost Espainiara estraditatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.