Gizartea

Igor Goikolea brigadistak atxilo jarraitzen du Palestinan

Askapenak jakinarazi du egoera onean dagoela. Aireportu ondoko polizia etxe batera eraman dute, eta ziurrenik bihar emango dute Espainiaratzeko agindua.

ainara arratibel gascon
2013ko abuztuaren 17a
19:27
Entzun

Palestianko Al-Ma'sara herrian brigadista lanetan ari zen Igor Goikolea gasteiztarrak atxilo jarraitzen du. Askapenak berri eman duenez, harekin batera atxilo zegoen brigadista italiarra libre utzi dute, baina Goikolea Al-Ma'saratik gertu dagoen aireportu bateko polizia etxera eraman dute. Ziurrenik bihar emango dute hura handik kanporatzeko agindua.

Askapenako kide Alaitz Amundarainek BERRIAri jakinarazi dionez, Goikolea egoera onean dago. "Hala esan digute abokatuek". Lehen aldia da hara joaten dena. Atzo atxilotu zuten, manifestazio batean parte hartzen ari zela. Astelehenean elkarretaratzea egingo dute Gasteizen, Elkartasuna ez da delitua! Igor askatu! Palestina aurrera! lelopean. 20:00etan izango da, Andre Mari Zuriaren plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.