Igor Letona 1971. urtean jaio zen eta 1990. urtean bost urteko kartzela zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak ETAko kide izan eta lehergailuak gordetzeagatik. Uzkudunek 23 urte ditu eta kale borroka ekintzengatik kondena jasotakoa da.
Bestalde, ikerketaren iturriek jakitera eman dutenez, atzo atzemandako armak merkatu beltzean erositakoak dira eta marka ezagunekoak. Armategi handia aurkitu zuen atzo poliziak Agen inguruan miatutako errotan: bost pistola, subfusil bat eta baita erasorako subfusil bat ere. Ikerketaren inguruko berriemaleek jakiteta eman dutenez, merkatu beltzean erositako armak lirateke, marka ezagunek kopiak.
Atzoko polizia operazioan, armez gain dokumentazio ugari, ordenagailu bat eta auto matrikula faltsuak egiteko tresnak ere atzeman zituen Frantziako Poliziak. Renault Scenic markako lapurtutako auto bat ere atzeman zuen poliziak.
Atxiloketak
Igor Letona eta Mikel Uzkudun dira Frantzian atxilotutako ETAko ustezko kideak
Igor Letona eta Mikel Uzkudun dira atzo Espiensen (Frantzia), Agen inguruan, atzo atxilotutako ETAren logistika aparatuko ustezko bi kideak, ikerketa iturrien arabera. Hatzmarken ikerketa amaitu berri dute, eta Espainian hartuta zituztenekin alderatu dituztenean baieztatu dute bi atxilotuen nortasuna. Letona eta Uzkudun Frantziako Tolosako komisaldegian daude, Parisera noiz trasladatuko zain. Bien bitartean, Frantziako Poliziak aterpetxea alokatu zien pertsonaren bila jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu