Igor Portu, tortura arrastoekin, Donostiako ospitalean egin zizkioten irudietan

Donostiako Auzitegiaren aginduz, hainbat erreportaje grafiko egin zizkioten ospitalean. Bihar zortzi guardia zibilek deklaratuko dute inputatuta.

2008ko otsailaren 21a
15:26
Entzun
Igor Portu urtarrilaren 6an atxilotu zuen Guardia Zibilak Arrasaten, Mattin Sarasolarekin batera. Hurrengo eguneko goizaldean, Donostiako ospitalean ingresatu zuten, kolpe aztarnekin eta birika batean odol isurketarekin. Ospitalean zegoela, Donostiako Auzitegiaren aginduz hainbat erreportaje grafiko egin zizkioten, lesioen jatorria ikertzeko asmoz. Goiko argazkiak, epaitegiaren esku dauden erreportaje horietako ale batzuk dira. Lehengo hirurak ospitalera iritsi zenean egin zizkioten. Laugarrena, ordu batzuk beranduago, Zainketa Intentsiboetan jarri zutenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.