EUSKARA

Igorrek eta Gabiriak bat egin dute Uemarekin

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Zestoan egin du batzar nagusia, eta bertan onartu dute bi herriak mankomunitateko kide izatea.

Igorreko eta Gabiriako udal ordezkariak, Uemako lehendakari Josu Labakarekin. UEMA
2017ko ekainaren 10a
11:43
Entzun

Urteko bigarren batzar nagusia egin du Uemak Zestoan, eta, Igorre eta Zestoarekin, 84 udalek osatzen dute gaur egun mankomunitatea. Guztien artean 245.000 biztanleko gunea osatzen dute.

Dozenaka alkate eta zinegotzi elkartu dira Zestoako bainuetxean egin den batzar nagusian eta, besteak beste, Uemak esku artean dituen egitasmo berriak nabarmendu dituzte: euskara eta turismoa uztartzekoa, esaterako.

Agintaldi hasieran 72 udal ziren kide [Ezkio eta Itsaso banandu egin dira ordutik]. Azken bi urteotan, berriz, 11 herri gehiagok egin dute bat: Dima, Ea, Ziortza-Bolibar, Legorreta, Areatza, Larrabetzu, Ataun, Mendaro, Errezil eta gaur sartu diren Gabiria eta Igorrek. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.