gizartea

Igorreko enpresa bateko aldageletan kamerak jartzeagatik inputatu dute gizon bat

Kamera Batz enpresaren emakumeentzako aldageletan jartzea leporatu diote.

2016ko urtarrilaren 20a
08:16
Entzun

Ertzaintzak eman du gertaeren berri. Igorreko (Bizkaia) Batz enpresaren emakumeentzako aldageletan bideokamera bat jarri zuen gizonezko batek; atzeman zuten, eta orain inputatu egin dute, intimitatearen kontrako delitu bat egitea leporatuta.

Denbora gutxian gertatu den hirugarren kasua da. Iazko azaroan, Getxoko Fadura kiroldegian aurkitu zituzten kamerak, emakuzmekoen aldageletan. Joan den abenduan, berriz, Azpeitian (Gipuzkoa) gertatu zen gauza bera; Lagun Onak futbol taldeak salatu zuen kamera bat aurkitu zutela nesken aldageletan, Garmendipe futbol zelaian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.