Ekaitza

Iholdiko eskualdea ez dute hondamendi eremu izendatuko

Ekaitzak gogor astindu zituen asteartean Lapurdi, Nafarroa Behera eta Landak. Nafarroa Behereko Iholdiko eskualdean kalte handiak egin zituen, eta baita Landetan ere. Hori dela eta, inguru horietako auzapezak Pirinio Atlantikoetako prefetarekin bildu dira gaur Pauen, beren eskualdeak hondamendi eremu izenda ditzan eskatzeko. Prefetak ez du eskaera onartu.

2003ko uztailaren 18a
17:32
Entzun
Auzapezei zaldu dienez, seguruek bere gain hartuko dituzte konponketak eta kaltetuei eman beharreko ordainak, beraz, ez du hondamendi eremu izendatzeko premiarik ikusten.

Iholdiko eskualdean, haize handia ez ezik, animaleko txingorra bota zuen; hango bizilagunen arabera, une batzuetan "teniseko piloten" tamainakoa izan zen harria. Ondorioz, etxe askotako teilatuak-eta guztiz txikituta geratu dira.

Landetan are eta handiagoa izan da hondamendia: triskantza materiala sekulakoa izan da, eta horrez gain, lau lagun hil dira ekaitzaren ondorioz.

Halaber, Lapurdin, Ainhoan, motoan zihoan gazte bat hil zen kazkabarretan txirrist eginda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.