Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasuna (II-HE) Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautagaitzak legez kanpo uztearekin "itxurak ez egiteko" eskatu die bere kontra egiten ari diren alderdi eta taldeei eta, "behingoz, legez kanpo uzten saiatzeko". II-HE "kriminalizatzeko saiakera fasea" hasi dutela salatu du, eta modu horretara ilegalizazioa erraztu nahi dutela dio hautagaitzak.
"Euskal gatazkari irtenbide baketsua, elkarrizketatua eta politikoa" emateko asmoa berretsi du II-HEk, eta Alfonso Sastre zerrendaburuaren aurkako "jazarpen kanpaina histeriko, zentzugabe eta faxista" gaitzetsi du. Sastrek Gara egunkarian idatzitako La prosa y la politica artikuluak sortu duen polemikaren harira etorri dira II-HEren adierazpen horiek.
Izan ere, Manos Limpias sindikatuak Sastreren aurkako salaketa jarri zuen atzo, artikuluan "herritarrak beldurtu eta mehatxatu" zituelakoan. "Min handiko garaiak datozela, bake aldiak beharrean" idatzi zuelako jarri diotela salaketa argudiatu du sindikatuak.
Horrez gain, ETArekin kolaboratzea leporatu diote 82 urteko idazleari, iritzi publikoaren bitartez "terrorismo delituak justifikatzeagatik eta haren biktimak gutxiesteagatik".
politika
II-HEk eskatu du bera legez kanpo uztearekin "itxurak ez egiteko eta, behingoz, saiatzeko"
Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasunak salatu du hainbat alderdik eta taldek "kriminalizatzeko saiakera fasea" hasi eta bere ilegalizazioa erraztu nahi dutela. "Euskal gatazkari irtenbide baketsua, elkarrizketatua eta politikoa" emateko asmoa berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu