II. Mundu Gerran Euskal Herriak erasandako erasorik larrienetako bat oroitu dute gaur Miarritzen. Izan ere, 70 urte bete dira Ameriketako Estatu Batuetako Liberator hegazkinek Miarritzeri eta Angeluri (Lapurdi) airez eraso egin eta hondamendia eragin zuela.
Miarritzen 90 lagun hil zituzten, eta Angelun 41; horiez gain, 250 inguru zauritu zituzten, eta 400 bat eraikin suntsitu. Tren geltokia eta aireportua zituzten jomugan. Zazpi minutu inguruan 40 bat tona lehergailu bota zituzten.
Biktimak gaur omendu dituzte Miarritzen, 11:00etan, haien omenez eginiko oroitarrian.