Iñigo Albisu donostiar presoa Valdemoroko kartzelan (Espainia) gose greban dagoela dio Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM), ziegan preso sozial batekin egon nahi ez duela-eta "indarrez" eraman dutelako bertara -hiru aldiz gertatu zaio gauza bera-. Navalcarnerotik (Espainia) Valdemorokora eraman berria dute Albisu.
AAMk adierazi du euskal presoek Espainiako Espetxe Zuzendaritzari aspalditik esana diotela ziegan baten batekin egotekotan, beste euskal presoren batekin egotea nahi dutela, ez sozialekin. "Hala ere, espetxezainen aldetik ohiko jarrera da euskal preso politikoak preso arruntekin bikoiztea, beti ere euskal preso politikoen aurka ondo marrazturiko helburuen baitan".
euskal presoak
Iñigo Albisu presoa, gose greban
Valdemoroko kartzelako ziegan preso sozial batekin egotera behartu dute, "indarrez".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu