Asteazkenean hilabete bat beteko da Ertzaintzaren pilotakada batek Iñigo Cabacas Athleticeko zalea hil zuenetik, Europa Ligako final-laurdenetako itzuliko partidaren ostean. Gertaera hura gogoratzeko Cabacasen senide eta lagunek martxa isila egitera deitu dute Bilbon, 18:30ean Moiua plazatik abiatuta. Udaletxe aurrean amaituko da. Egun horretan Athleticek Europa Ligako finala jokatuko du, 20:45ean.
Iñigo Cabacasen senide eta lagunek martxa isilera deitu dute etzi, Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu