Iñigo Cabacasen heriotza eragin zuen operazioko ertzainburuaren deklarazioaren harira, Iñigo Gogoan plataformak elkarretaratzea egin du gaur goizean, Bizkaiako Justizia Auzitegiaren aurrean, Bilbon. Dozenaka herritarrek hartu dute parte bertan. Besteak Beste Sortuko Maribi Ugarteburuk eta EH Bilduko zinegotzi den Aitziber Ibaibarriagak. Polizia ereduaren inguruko eztabaida bat irekitzea aldarrikatu dute bertan elkart direnek.
Ugartekok lehen aldiz Cabacas hil eta hiru urtera deklaratu izana gaitzetsi dute Iñigo Gogoan taldeko kideek, eta salatu dute "kargu politikoek" babestu egin dutela ertzainburua: "Bera agindu zien operazioko ertzainei, berak agindu zuen guztiarekin sartzeko toki txiki batean". Horrez gain, nabarmendu dute "lehen unetik" ari dela kontatzen "gertatu zenaren beste bertsio bat". Horregatik ez dute ulertzen oraindik nola ez duten kargutik kendu.
Cabacasen kasuaz gain, gogoan izan dute duela bi aste A-15 errepidean gertatutakoa ere: "Ez dago ertzainen gaineko inolako kontrol psikologikorik".