Iñigo Gonzalez euskal presoa libre geratuko da datozen orduetan, hamar mila euroko bermea ordainduta, Etxerat elkarteak esan duenez. Estremera espetxean (Madril) dago gaur egun.
2011ko urtarrilean atxilotu zuten, beste bederatzi lagunekin batera, Ekin erakundearekin lotutako operazio batean.
Barañaingoa da Gonzalez.