EAJk Eusko Legebiltzarrean proposatua du Iñigo Lamarcak segitu beharko lukeela EAEko arartekoa izaten, eta proposamena aurrera aterako da, PSE-EEko talde parlamentarioak baiezkoa ematea erabaki baitu gaur -PSEk eta EAJk gehiengo osoa dute Legebiltzarrean-.
"Lamarcak bost urtean ondo defenditu ditu herritarren eskubideak erakundeen aurrean", esan du PSE-EEk bere bileraren ostean, eta horregatik egingo dutela haren alde. Arartekoak "terrorismoaren biktimen arretaz" egindako azkeneko txostena ere goretsi dute sozialistek.
Maiatzetik PSE-EE dago Eusko Jaurlaritzan, gutxiengoan, eta gaur berriro nabarmendu du prest dagoela beste taldeen ekimenak babesteko, "kolore politikoa aintzat hartu gabe". "Ekimenak gizartearentzat onak edo txarrak diren aztertzen dugu. Orain uste dugu Lamarcak segitzea ona dela".
Legealdian beste akordio plural batzuk ere lortu dituela gogoratu du PSE-EEk; Legebiltzarreko batzordeen kasuan adibidez.
gizartea
Iñigo Lamarcak segituko du EAEko arartekoa izaten
EAJren proposamena babestuko duela jakinarazi du PSE-EEk, arartekoak "bost urtean ondo defenditu dituelako herritarren eskubideak erakundeen aurrean". "Terrorismoaren biktimen arretaz" egindako azken txostena ere goraipatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu