Eusko Jaurlaritzak .eus domeinua "erabat" babestuko duela adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak, gaur Bilbon egindako ekitaldian: "Ahalegin osoa egingo dugu, erabilera propiotik hasita, .eus domeinu berria sustatzeko eta zabaltzeko".
PuntuEus fundazioak EHUren Bizkaia aretoan ospatu du ICANN erakundeak domeinua onartu izana. Bertan, Urkullu lehendakariaz gain, euskal gizarteko hainbat pertsona ezagun izan dira: Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, Martin Garitano Gipuzkoako ahuldun nagusia, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia, Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatua eta abar.
Aurreko ostiralean, Interneteko domeinuak arautzen dituen ICANN elkarteak .eus domeinua onartu zuen. PuntuEus fundazioak bost urteko elkarlanaren ostean lortu du euskara eta euskal kulturarentzako domeinua.
Datorren urteko apirilerako aurreikusten dute domeinu berria martxan jartzea.