Irudia.Bilbo

IJITOEN EGUNA ZELA ETA, FESTARA

2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Ijitoen Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta ospakizunaren harira, ekimen sorta zabal bat izan zen Euskal Herrian. Jairik handiena Bilbon egin zuten, Plaza Barrian, romani jaia —irudian— egin baitzuten. Umeentzako jolasak, ijitoen kultura hobeto ezagutzeko ekitaldiak eta festa giroko hainbat ekimen egin zituzten. Prentsaurreko batean, Kale Dor Kayiko elkarteko kideek esan zuten andre ijitoek bide propioa egiten hasi behar dutela: «Haiek jarri behar dute erritmoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.