Gizartea

Ijitoen kanporaketa salatzeko manifestazioa deitu dute Baionan

Larunbat goizerako egin dute deialdia 50 gizarte eragilek.

2010eko abuztuaren 31
16:08
Entzun
Manifestazioa deitu dute 50 gizarte eragilek Baionan, Sarkozyren gobernua azken hilabetean egiten ari den ijito kanporaketak salatzeko. Larunbat goizean izango da manifestazioa, goizeko hamaiketan, Baionako Askatasuna Plazan.Baionan bezala, Frantzia osoan ere egingo dira horrelako manifestazioak.

Deitzaileen iritziz, ijitoen aurka hartutako neurriak Frantziako konstituzioaren eta errepublikaren aurkakoak dira, berditasun eredua hausten baitu, ijitoak aurrez delitu egiletzat jotzean.

50 gizarte eragile horien artean daude Frantziako alderdi sozialista, komunista, giza eskubideen aldeko liga eta abar luze bat. Hala ere, hiritar mugimendu gisa definitu nahi izan dute euren burua, alderkerietatik urrun.

Talde horiek Baionako prefetari bilera bat eskatu zioten orain egun batzuk, mozio bat sartzeko bidea irekitzeko. Baina, ez du eurekin batzartu ere egin nahi izan. Manifestazio deitzaileen iritziz, "Frantziako Gobernua ez entzunarena egiten" ari da.

Azken hilabeteko kanporaketak

Frantziako Gobernuak ijitoen 128 kanpamendu desegin eta 977 ijito kanporatu ditu hilabetean, Brice Hortefeux Frantziako Barne ministroak atzo prentsaurrean adierazi zuenez. Uztailaren 28an, Nicolas Sarkozyk ijitoen kanpamendu erdiak desegingo zituela jakinarazi zuen, eta emaitza horiek Frantziako presidentearen konpromisoa "betetzen" ari dela adierazten dute. Barne ministroaren arabera, "indarrean dauden legeak aplikatu baino ez ditugu egiten" eta "Gobernuak egiten duena esaten du, eta esaten duena egiten".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.