Mila lagun inguruk parte hartu dute Baionan Frantziako Gobernuak erabakitako ijitoen kanporatzeen aurkako manifestazioan. Goizeko hamaiketan elkartu dira Herriko Etxearen aitzinean, eta handik Suprefeturara joan dira Sarkozyren Gobernuaren "xenofobia"salatzen zuten lelo eta banderolen artean. 50 alderdi, elkarte eta sindikatuk egin dute protestarako deialdia, "Sarkozyren gobernuak erakutsitako xenofobiaren aurka", haien artean AB Abertzaleen Batasunak. Halaber, deitzaileen artean ziren PS, Berdeak, PC, Europe Ecologie, Noveau Partie Anticapitaliste zein Attac.
Nolanahi ere, ABk kexua agertu du ekitaldiaren antolatzaileek abertzaleekiko adierazi duten jarrera dela-eta. Izan ere, ez dituzte gonbidatu protestan parte hartzera: "Ez da kasik abertzale munduari hurbil den erakunde politiko, sindikal edo elkarte bat kolektibo horretara parte hartzera gomitatua izan. Ezin da, alde batetik, frantses gobernuaren ostrazismoa salatu, eta, beste aldetik, Iparraldean bereizketa bat sortu", salatu du ABk.
Euskal Herrian ez ezik, Europa guztian ari dira gaur Sarkozyren gobernuak abiatutako kanporatzeen aurkako protestak. Handiena Parisen espero da.
gIZARTEA
Ijitoen kanporatzeen aurkako protesta Baionan
Mila lagun inguruk pate hartu dute Herriko Etxe aitzinetik Suprefeturara joan den manifestazioan. Baionan bezala, Europako hainbat lekutan egingo dira gaur Sarkozyren Gobernuak erabakitako erbesteratze "xenofoboen" aurkako protestak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu