Ikasketa bidaian Espainian ziren EHUko Arkitektura fakultutateko ikasle eta irakasle talde batek istripua izan zuen atzo Torquemadan (Palentzia), euren autobusak eta kamioi batek talka egin baitzuten. Bi irakasle eta bost ikasle zauritu ziren, eta irakasleetako batek larri jarraitzen du Valladolideko erietxe batean.
Gainerako seiak Palentziako ospitalera eraman zituzten,baina 32 urteko E.C.G. irakaslea Valladolideko Klinika Unibertsitariora, larri zegoelako, helikopteroan. Zangoetan haustura handiak ditu, eta zainketa berezien unitatean segitzen du, erietxeko iturrien arabera, "larri baina egonkor".
Gizartea
Ikasketa bidaian zauritutako EHUko irakasleetako batek larri jarraitzen du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu