Ikasleek 1978ko gertaeren berri izateko materiala, prest
Sanferminak 78 Gogoan taldeak material didaktikoa banatuko du Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan. Nerea Perez plataformako eledunak azaldu duenez, «ikuspuntu historiko batetik» gaur egungo ikasleek 1978ko gertaeren berri izatea nahi dute. Perezen arabera, «memoria historikoa berreskuratzeko» asmoz prestatu dute lan hori. 1978ko sanferminetako gertaeren dimentsio historikoa aldarrikatu nahi dute, batez ere German Rodriguezen hilketa. Ikasgaia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleentzat izango da. «Unitate didaktikoak 1978ko sanferminetan kokatzen ditu gertaerak, diktaduratik demokraziara bitarteko trantsizio garaian».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu