Ez maila sozio-ekonomikoa, ez aukeratutako ikastetxea, ez ikasturtea errepikatu izana, ezta autonomi erkidegoa bera ere: ikasleek hezkuntzan duten arrakastari bidea irekitzen dion giltza etorkizunerako duten espektatiba da. Hala adierazi du Espainiako Hezkuntza Ministerioak, DBHko bigarren mailako ikasleak aintzat hartuz egin duen azken azterketan.
Era berean, hezkuntza sistemak ozta-ozta dabiltzanekin «malguagoa» izan beharko lukeela ondorioztatu du ministerioak diagnosian; ikasturtea errepikatzen dutenek besteen martxa hartuko duten itxaropena ez bide da oso handia izaten, eta horrek kalte egin dezake ikaslearen bidean.
MInisterioak nabarmendu egin du hezkuntza maila handia duen jendea inguruan izateak ikasleengan duen eragina. Baldintza horren eragina esanguratsua da oso, gero eta gehiago baitira derrigorrezko hezkuntzaz harago ikasten duten helduak.
Desorekak
Bere hartan dirau Hezkuntza Ministerioaren kontrolpean dauden lurraldeen arteko desorekak. Nafarroa da batez beste emaitza onenak dituen lurraldea, neurtu diren lau alorretan: ahozko komunikazioan, matematikan, mundu fisikoaren ezagutza eta interakzioan, eta gaitasun herritar eta sozialean, alegia. Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleek, berriz, maila txukuna erakutsi dute ahozko komunikazioan eta matematikan, Espainia, Galizia eta Herrialde Katalanetakoekin alderatuz gero, eta haien antzera dabiltza beste gaitasun bietan.
Ikasleen espektatibak, hezkuntzan daukaten arrakastaren giltza
DBHko ikasleen hezkuntza gaitasunaren diagnosia aurkeztu du Espainiako Hezkuntza Ministerioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu