Iparraldeko Ikastolen Federazioak, Seaskak, adierazi bezala, Kontseiluak baieztatu du epailearen erabakiak "oinarri faltsua" duela ikastolaren irakaskuntzari dagokionez, eta epaile horrekez dakiela edo ez duela kontuan hartzen Ikastolak asoziatze-kontratua duela Frantziako Hezkuntza Nazionalarekin. “Ikastolek Hezkuntza Nazioanalaren programak irakasten ditu inspekzio akademikoaren kontrolpean” gogorarazi du Xabier Mendiguren Bereziartu Kontseiluko idazkari nagusiak. Gainera, Kontseiluak aditzera eman du ezaguna dela Ikastolako haurrek eskola frantses elebakarretako haurren pareko emaitzak lortzen dituztela, eta, gainera, euskal kulturaz eta hizkuntzaz jabetzen direla aldi berean.
Kontseiluak espero eta nahi du Euskararen Erakunde Publikoak ikastolen defentsa egitea. Era berean, sarritan eskatu izan duenez, galdegin dio Frantziako Estatuari aitor dezala euskararen ofizialtasuna: “Oraindik sinatu ez duen eta estatuen barruko hizkuntza gutxituak babesten dituen Haurraren Eskubideen Nazioarteko Konbentzioaren30. artikulua sinatuz”, esan du Mendigurenek. Kontseiluaren idazkari nagusiaren aburuz, hori gertatzen ez den bitartean, “zoritxarrez, euskararen eta hizkuntza gutxituen aurkako erasoak errepikatu egingo dira, orain arte bezala, frantses estatuan”.
Hezkuntza
Ikastolek deskulturizazioa eragiten dutela dioen epaia "euskararen aurkako erasoa" dela iritzi dio Kontseiluak
Bikote baten banaketa prozesuan Baionako epaile batek hartutako erabakia "euskararen aurkako erasoa" dela uste du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Izan ere, bikotearen haurra ikastolatik ateratzeko agindu du epaileak, ikastetxe horiek "deskulturizazioa" eragiten dutela iritzita. Euskararen Erakunde Publikoari ikastolen defentsa egiteko eskatu dio ,eta, bide beretik, Frantziako Estatuari euskararen ofizialtasuna aitortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu