Iragan ekainaren 13an Zamudion (Bizkaia) egindako biltzarrean sortu zen kooperatiba, Euskal Herriko Ikastolak izenez. Biltzar hartan, besteak beste, kooperatibaren estatutuak bozkatu ziren, baina lehenengo aldiz, guztizko adostasunera heldu gabe onartu ziren: bildutako 93 ikastoletatik, hamalauk aurka bozkatu zuten. Horrek kezka piztu du Ikastolen lurralde Federazioetako eta Konfederazioko lehendakari ohi batzuen artean.
NIE Nafarroako Ikastolen Elkarteak biltzarrean estatutuei aurkeztutako zuzenketa batek eragin zituen tirabirak. Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko lehendakaria eta zuzendariabeste hiru urtez karguan mantentzea proposatu zuten, baina ez zen onartu. Hartara, estatutuen aurka bozkatu zuten hamabost ikastola nafarretatik 11k. Orain kooperatibarekin bat egiteko prozesua geldirik dago Nafarroako 11 ikastoletan, bat sartu da, eta beste hiru sartzeko tramiteetan daude.
Gizartea
Ikastolen Kooperatiban ez dagoela arazo larririk esan du Tellituk
Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen lehen urratsei buruz hedabideetan plazaratutako kezken aurrean, lasaitasun mezua igorri du kooperatibako lehendakari Koldo Tellituk. Ikastoletan eztabaidak «ohikoak» direla adierazi du, eta adostasunera helduko direlako ziur agertu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu