Erasoa

Ikaztegietako geltokiko katerinaria hondatu dute, eta lau bat orduz etenda egon da tren zerbitzua

Goizeko lehen orduan Ikaztegietako (Gipuzkoa) geltokiko katerinaria hondatu dute, eta, ondorioz, goiz guztian zehar arazo handiak izan dira Brinkola eta Irun arteko Renfe tren konpainiako aldiriko zerbitzuetan.

2004ko martxoaren 6a
13:11
Entzun
Goizeko zazpiak eta laurdenetan katerinariaren kontrapisuari eusten dion kableetako bat ebaki dute norbaitzuk, eta, ondorioz, trenak inguru horretatik ez atzera, ez aurrera egin ezinda geratu dira.

Nolanahi ere, lau bat orduren buruan, matxura konpontzea lortu dute Renfeko langileek, eta eguerditik aurrera normal-normal ibili da tren zerbitzua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.