Atxiloketa

Iker Agirrek gaur arratsaldean deklaratuko du Garzonen aurrean

Ustezko etakidea bost egunean inkomunikatuta eduki du Espainiako Poliziak.

2007ko urtarrilaren 29a
16:14
Entzun
Iker Agirre Bernadal ustezko etakidea gaur arratsaldean eramango dute Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi epailearen aurrean deklaratzera, bost egunez inkomunikatuta egon ondoren Espainiako Poliziaren eskuetan. Hilaren 25ean atxilotu zuten, Katalunian, Port Bou herrian (Girona).

Polizi iturriek esan zutenez, Perpinyatik (Ipar Katalunia) Bartzelonara zihoan trenean eta, atzeman zuten unean, dokumentazio faltsua zeraman.

Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) "alarma gorria" piztu du inkomunikazioa dela-eta.



Agirre Bernadalen kontrako bilatzeko eta atxilotzeko agindua zegoen. Bizkaiko Lurralde Auzitegiak 2004ko uztailean eman zuen, "atentatua eta desordena publikoak" egotzita. Agentzien arabera, 2004an Barakaldotik ihes egin zuen hark.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.