politika

Iker Elizalde atzeman du Frantziako Poliziak, Hendaian

Laurence Levert epaileak eman du Hendaiako hautetsia atxilotzeko agindua. Hasiera batean, Elizalderen atxiloketak Hego Euskal Herriko polizia operazioarekin zerikusia zuela uste zen, baina jada ezeztatu dute informazio hori.

2009ko azaroaren 24a
13:00
Entzun
Laurence Levert Parisko epaileak aginduta Iker Elizalde atzeman du gaur Frantziako Poliziak, Hendaian (Lapurdi). Hendaiako hautetsia da atxilotua eta Baionako polizia etxera eraman dute.

Hasiera batean, Elizalderen atxiloketak Hego Euskal Herrian Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak egin duten polizia operazioarekin lotura zuela adierazi dute, baina dagoeneko ezeztatu dute informazio hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.