Galiziako Monterroxo espetxean preso daukaten Iker Frade bilbotarraren adiskide batek istripua izan zuen larunbatean, hura bisitatzera kartzelara zihoala. Etxerat-ek jakinarazi duenez, Altuben (Araba) izan zuen ezbeharra: bidetik irten, eta buelta eman zion autoak.Hala ere, onik atera zen istriputik, kalte fisiko handirik gabe. Gainera, garaiz zebilenez, beste auto bat hartu eta bisitara joateko modua izan zuen.
Hala eta guztiz ere, istripu hori Espainiako Gobernuaren sakabanaketa politikaren ondorio dela salatu du Etxerat-ek, eta aurten gertatu den hamargarrena dela. Presoen 22 senide eta laguni eragin diete istripu horiek.
Presoak
Iker Frade presoaren lagun batek istripua izan du bisitara zihoala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu