Iker Galbarriatu Alakrana Bermeoko (Bizkaia) atunontziko patroiak BERRIAri adierazi dio tripulazioko 36 arrantzaleak militarren bi ontzik babestuta doazela Seychelle uharteetara, "nekatuta, baina askoz lasaiago", atzo Somaliako kostatik 400en bat miliara aske geratu ostean. BERRIAk bihar argitaratuko du bermeotar harekin gaur egindako elkarrizketa.
47 egun egun dituzte Indiako Ozeanoan bahituta. "Egun denak izan dira gogorrak eta tentsio handikoak, baina gogorrena ontziko kide guztiok brankara eraman eta piratak tiroka hasi zirenean izan zen, gero hiru marinel hartu eta ustez lehorrera eraman zituztela esan zigutenean", esan du Galbarriatuk. Gainera, "piratek egun osoa drogatuta eta edanda ematen zuten, eta armatuta egoten ziren".
"Tentsio eta urduritasun handikoak" izan ziren atzo erreskate aurreko uneak, Alakrana-ko patroiaren arabera -Ricardo Blachekin aritu da patroi lanetan-. "Normalean 20-30 pirata egoten ziren ontzian, baina erreskatearen bezperan pirata ugari iritsi ziren; 60 bat-edo egongo ziren".
Etzi helduko dira Seychelleetara, Victoriara, hark BERRIAri jakinarazi dionez.
alakrana auzia. ELKARRIZKETA AURRERAPENA
Iker Galbarriatu: "Gogorrena ontziko kide guztiok brankara eraman eta piratak tiroka hasi zirenean izan zen"
'Alakrana' atunontziko patroiarekin gaur egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. 47 egunez bahituta izan ondoren, Seychelle uharteetara doaz, "nekatuta, baina askoz lasaiago"; etzi helduko dira hara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu