'alakrana auzia'

Iker Galbarritu: "Bahiketak infernu bilakatu du nire bizitzako lana"

Ontzia ustez bahitu zutenen aurkako epaiketan, 'Alakrana'-ko kapitainak eta zenbait arrantzalek deklaratu dute gaur, eta bihar gehiagok deklaratuko dute.

2011ko otsailaren 7a
20:16
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu du gaur Iker Galbarrituk, Alakrana itsasontziko kapitainak. Bahiketak bere "bizitzako lana" infernu bilakatu zuela esan du, eta arrantzale guztiek laguntza psikologikoa behar izan dutela gogorarazi du. "Zure bizitzako lana den hori infernu bilakatzen da: beti zaude beldurrak airean, familiagatik, itsasontzian doazenengatik duzun erantzukizunagatik".

Espainiako Auzitegi Nazionala Raageggesey Hassan Aji eta Cabdullahi Cabduwilly epaitzen ari da, Alakrana-ren bahiketagatik, eta 220 urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak haientzat. Galbarrituk esan du piratak gerturatzen ikusi zituztela baina maniobretarako tarterik ez zutenez abordatzen utzi behar izan zietela. Tiroak izan zirela eta jo egin zituztela esan du, gainera. Auzipetuak atxilotu zituztenean are eta kolpe gehiago eman zizkietela ere gogoratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.