08:00ak aldera deitu dio Txelui Moreno aitak Iker Morenori, gazteak Txintxillako polizia etxetik BERRIAri azaldu dionez. "Kalea txakurtuta, poliziaz betea zegoela esan dit. Geroago, beste burlatar bat atxilotu dutela jakin dugu, eta pentsatu du bera ere arriskuan zegoela. Anaiaren [Ibai Moreno] etxe azpira joan gara, eta han ere poliziak zeuden. Hor esan digute ama ere atxiloturik zutela".
Ondoren, polizia etxetik deitu dio Julia Ibañez amak: "Oso lasai daudela esan dit, atxiloketa lasaia izan dela". Epailearen aurrean deklaratu ondoren, aske geratzen ari dira atxilotuak. Zortzi dira atxilotuak, eta Burlatako alkatea ere deklaratzera deitu dute, Morenok kontatu duenez. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzarekin ere hitz egin du BERRIAk, eta ez dute ukatu alkatea deklaratzera deitu izana: "Litekeena da".
Adi egoteko deia
"Ostegunekoa berri ona izan zen, baina horrek ez du kentzen biziarazi diguten guztia. Hori salatzen jarraituko dugu, torturak ez duela lekurik mundu honetan. Min eman diegu Aztnugal kanpainarekin, eta hau izan da beraien haserraldia, beraien erantzuna".
Datozen egunetarako mobilizazioetara deitzea aztertzen ari dira auzipetuak, eta deialdiei adi egoteko eskatu du Morenok.