Halaber, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioari argibideak eskatu dizkio Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak, atzoko atentatuaren egiletzari buruzko argibideak emateko. Ibarretxek esan du atzo ETAren aurka esandakoak "fede onez" egindako adierazpenak izan zirela eta Espainiako Barne Ministerioak emandako informazioetan oinarritu zirela. Ildo horretatik, gaurko agerraldian, Espainiako Barne Ministerioaren eskutik ikerketari buruzko "informazio ofizialik ez" duela jasotzen iradoki du.
Juan Jose Ibarretxek Espainiako Gobernuak gaurko deitu dituen manifestazioetan parte hartzeko deia egin die herritarrei, nahiz eta manifestazioaren goiburuarekin ados ez egon. Bilbon, Donostian eta Gasteizen gaur arratsaldeko zazpiretan abiatuko diren manifestazioan Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza izango dela azpimarratu du.
M-11 sarraskia Madrilen
Ikerketari buruzko "informazio ofizialik ez" duela jasotzen iradoki du Ibarretxek
Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak agerraldia eskaini du gaur Madrilgo atentatuari buruz zabaldu diren hipotesi berrien inguruan hitz egiteko, eta Espainiako Barne Ministerioaren eskutik ikerketari buruzko "informazio ofizialik ez" duela jasotzen iradoki du. Arnaldo Otegik atzo esandakoez galdetu diote Ibarretxeri – "batzuk gaur barkamena eskatu" beharko zutela esan zuen–, eta EAEko lehendakariak kazetariei erantzun die ETAri buruz atzo eta aurrekoetan esandakoak berresten dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu