Ikerkuntzan estrategia bateratuak sustatzearen alde egin dute errektoreek

Unibertsitateek abian dituzten ikerketa egitasmoak ez geratzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
G-9 taldea osatzen duten unibertsitateetako errektoreek —talde horretako kide dira Euskal Herriko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa— ikerkuntza alorrean egitasmo bateratuak sustatzearen eta indartzearen alde egin dute. Gainera, Espainiako Gobernuari eskatu diote murrizketek eraginik ez izateko unibertsitateek abian dituzten ikerketa programetan.

Errektoreek bilera egin zuten atzo Oviedon (Espainia). Egungo krisi egoerak lagundu ez arren, etorkizunari begira prestakuntza eskaintza handitzea nahiko lukete. Horri nola heldu aztertu zuten atzoko bileran, eta hurrengoetan ere horretan jarraituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.