Ikertzen ari dira giro abertzale eta euskaltzaleko taberna bati eraso egin dioten Tafallan

Pasadizo tabernari su eman diote goizaldean. Suteak kalte larriak eragin dizkio lokalari. Hainbat lagunek eskuin muturrarekin lotu dute erasoa, eta elkarretaratze bat egin dute iluntzean.

Suhiltzaileak Pasadizo tabernako sutea itzaltzen, gaur goizaldean. Tafallan (Nafarroa). AHOTSA.INFO
2019ko urriaren 11
23:00
Entzun

Giro abertzale eta euskaltzaleko taberna bati eraso egin diote Tafallan (Nafarroa), gaur goizaldean. Ustez, ezezagun batzuek Pasadizo tabernari su eman diote, 04:30 aldera, eta suteak kalte larriak eragin ditu lokalean. Bizilagun batek abisu eman dio udaltzaingoari, eta suhiltzaileek sutea itzaltzea lortu dute, sua eraikineko etxebizitzetara hedatu aurretik.

Tabernak herritar euskaltzale eta abertzaleak bildu ohi ditu. Bihar, esaterako, Errigoraren aldeko kontzertu bat egitekoak ziren, eta duela zenbait egun Elkartasun Eguna ospatu zuten euskal presoen eskubideen alde.

Sutea nortzuk eragin duten argi ez badago ere, tabernan ohikoak diren hainbat lagunek eskuin muturrarekin lotu dute erasoa. Adierazgarria iruditzen zaie tabernak Hispanitate Egunaren bezperan su hartu izana. Foruzaingoak hartu du kasua, eta ikertzen ari da nahita piztu ote duen sua norbaitek.

Erasoa salatzeko elkarretaratzera egin dute iluntzean, 19:30ean, Elkartasuna Pasadizorekin. Erasorik ez lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.