Ikertzen ari dira neska bat bahitzen saiatu ote diren
IRUN. Ertzaintza ikertzen ari da hilaren 6an 13 urteko neskato bat bahitzen saiatu ote ziren Irunen, Gipuzkoan. Eskolara zihoan, eta, salaketaren arabera, gizonezko batek harekin joateko eskatu zion, eta, ezetz esandakoan, indarrez eraman nahi izan zuen; ordea, ihes egitea lortu zuen neskatoak. Ertzaintzak zaintza areagotu du eskola inguruetan-eta, badaezpada ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu