Euskara

'Iki milikili klik' musikala prestatzen

Euskara sustatzeko helburuarekin, 'Iki milikili klik' musikala prestatzen ari dira egunotan Iruñeko Jaso ikastolako ikasleak. Apirilaren 3an izango dute lehen emanaldia, Barañaingo Auditoriumean. [Youtube]http://youtu.be/mn5plJ5SJrQ[/Youtube]

2014ko martxoaren 27a
17:17
Entzun

Sorginen eta herritarren liskarra abiapuntu hartuta, 53 ikaslek amodioa, familia arazoak, gorrotoak eta bestelako sentimenduak agertuko dituzte, lanak dituen bederatzi ataletan. Ikasleek berek egin dituzte gidoia eta abestiak, eta lana ikasleen trebetasunetara egokitu da.

“Oso motibatuta daude, eta oso ongi ari dira lan egiten", dio taldeko zuzendaritzan dabilen irakasleetako batek, Imanol Janicesek. Musikalaren asmoa ikasleen artean euskara sustatzea da, baina hori bakarrik ez: ikasleei bakoitzak dituen abilezien arabera parte hartzeko aukera ere eman nahi zaie. Ez alferrik, ikasleek berek sortu dute lanaren gidoia eta prestatu dute atrezzoa. Oholtzara igotzeko irrikitan, egunotan entseatzen dabiltza bete-betean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.