Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkako herrietatik frankismoaren ikurrak kentzeko batzorde bat osatzea adostu dute Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, frankismo garaian eraikitako hainbat etxebizitzatan dauden plakak kenduko dituzte. Hilerri ugaritan dauden ikur frankistak ere ezabatuko dituzte.
Eusko Legebiltzarrean Aralarrek 2011ko otsailean eginiko legez besteko proposamen bat du oinarri Eudelen eta Jaurlaritzaren arteko hitzarmenak. Orduan, ikur frankisten katalogo bat osatzea proposatu zuen Aralarrek, eta egitasmoari babesa eman zioten legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiek. Mendiak jakinarazi duenez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herrien hiru laurdenetako ikurrak bildu dituzte katalogoan. Orain, horiek ezabatzeko egin beharreko urratsak aztertu beharko ditu osatzekotan den batzordeak. Eudel eta Jaurlaritza lanean ari dira falta diren herrietako ikurrak katalogo horretan jasotzeko.
Ikur frankistak kentzeko batzorde bat osatuko dute Eudelek eta Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu