Atzo goizaldean lapurtu zituzten banderak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ertzaintzak bi lagun ikusi zituen ikurrina eta Gipuzkoako bandera Donostiako udaletxetik lapurtzen, eta haien bila joan ziren.
Porturantz ihesi joan ziren biak, eta bertan identifikatu zituzten. Gipuzkoako bandera lurrean botata topatu zuten ondoren, baina ez dute ikurrinaren berri. Nolanahi ere, beste bat jarri du udalak haren lekuan.