Trixerta

Ikurrinaren koloreak aste honetako trixertan

Aberri Egunaren harira egin du elastikoaren diseinua Savanna Studiok. BERRIAren webgunean eros daitezke, baita telefonoz deituta ere: (0034) 943-30 43 45.

2015eko apirilaren 10a
17:50
Entzun

Igandeko Aberri Eguna hartu du gaitzat Savanna Studiok aste honetako trixerta egiteko. Hondo beltza edo horia duten elastikoak egingo dituzte. Biei ikurrinaren koloreak erantsi dizkio: zuria, gorria eta berdea. Hiru koloreak tantaka ageri dira trixertan, eta nahasita.

Elastikoek 25 euro balioko dute —etxerako bidalketa eta BEZa barne—, eta BERRIAlagunek %10 merkeago izango dute: 22,5 euroan. www.berria.eus/trixertak helbidean erakutsiko dira diseinu berriak, eta hor bertan erosi ahal dira. Baita telefonoz ere: (0034) 943-30 43 45.

BERRIAk euskal sortzaileekin elkarlanean abiatutako egitasmo bat da. Zaldieroa, Savanna Studio, Unai Iturriaga eta Buatxabal sortzaileak ari dira BERRIAko albisteak kamiseta bihurtzen. Sortzaileak arduratzen dira sormenaren arloaz; Oninart estudioak egingo ditu ekoizpen lanak, eta elastikoak BERRIAk hedatuko ditu.

Euskal sortzaileek propio erosleentzat egindako elastikoak eskatu ahala inprimatuko dituzte, eta eskatzaileari etxera iritsiko zaio zuzenean, erosi eta hamar eguneko epean. Aurreko asteetan kaleratutako kamisetak ere eskatu ahal izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.