ikurrina

Ikurrinaren omenaldi "herrikoi bat" egitea galarazi izana egotzi dio EH Bilduk EAJri

Astelehenean, 120 urte beteko ditu ikurrinak.

EH Bilduren ekitaldia, Bilbon. ARGAZKI PRESS
2014ko uztailaren 11
12:56
Entzun

EH Bildu koalizioak gogorarazi du proposamen bat egin zuela ikurrinaren aldeko omenaldia egiteko, eta EAJk zuzenketa bat aurkeztu ziola. Koalizioaren ustetan, zuzenketa horrekin omenaldiak "balioa galtzen zuen"; horregatik, bertan behera uztea erabaki zuten. EH Bilduren asmoa ekitaldi "ireki eta barneratzaile bat" egitea zen, eta, aldi berean, "instituzionala eta herrikoia" izango zena.

EAJk, berriz, bihar egingo du ekitaldia. EH Bilduren ustez, saio horretan jeltzaleek ez dute asmorik ikurrina "guztion sinbolo gisa" aurkezteko, baizik eta "eurena bakarrik" izango balitz bezala. Horregatik, "bi aldiz" pentsatzeko deia egin dio, eta ez dezala "zatiketarako" elementu gisa erabil.

Bilbon elkartu dira koalizioko kideak, Arriaga plazako ikurrinaren aurrean. Ekitaldian adierazi duenez, ikurrinak "batasunerako arrazoia" izan behar du, "elkarbizitzaren sinbolo", eta inork ez du bere egin behar. "Mundu osoan euskaldunak batzen eta identifikatzen dituen sinboloa da".

  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.