Trafikoa

Ilara luzeak Gipuzkoan, A-8an eta N-1ean

2007ko urriaren 5a
19:07
Entzun
Besteak beste, euriaren eraginez, arazo handiak daude errepideetan. Trabarik handienak Gipuzkoan daude, Donostia eta Andoain artean, A-8 eta N-1 errepideetan.

Izan ere, 16:30 aldera kamioi batek artaziarena egin du A-8an, Donostiako Aieteko tunelen parean, Lapurdirako noranzkoan, eta inor zauritu ez bada ere, auto pilaketa handiak eragin ditu. Arratsaldeko zazpietan Aieteko tuneletatik Andoaina bitarteko errepide guztia trabatuta zegoen, A-8ko zatia zein N-1ekoa.

Gainera, zazpiak baino zertxobait lehenago beste istripu bat gertatu da Andoainen bertan, N-1ean, Bazkardoko bihurguneetan. Arabarako noranzkoan bi autok elkar jo dute, eta norabide horretan ere auto pilaketak sortu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.