Ez da ezusterik izan, etaMikel Arana izendatu dute gaur EBko koordinatzaile, Javier Madrazoren partez. Serafin Llamas Antolakuntza idazkariak goizean jakinarazi du Aranaren hautagaitza aurkeztuko zuela EBko "gehiengoak". Azkeneko batzar nagusian "gehiengo" hori %76,5ekoa izan zen.
Arana (1974, Ordizia, Gipuzkoa) orain arte EBko Presidentziaren bozeramailea izan da. Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeen emaitza ofizialen arabera, Gipuzkoako legebiltzarkide izatea lortu du. Aurreko legealdian ere izan zen, eta Eusko Jaurlaritzan Etxebizitzan eta Gizarte Gaietan lan egindakoa da.
EBren barruko bestelako korronte kritikoa Oskar Matutek gidatzen duen Alternatiba Eraikitzen da. Bertako kideek ezkerreko antolaketa politiko berria sortzea babesten dute.
Ezker Batuak-en azken Batzar Nagusian EPA eta Alternatiba Eraikitzen korronteek sektore kritikoa osatu zuten. Orduan Javier Madrazoren ildokoak atera ziren garaile. Dena den, EBko Kontseilu Politikoko 101 kideetatik 23 bereganatu zituzten; horietatik bederatzi EPAk eta hamalau Alternatiba Eraikitzen-ek.
Politika
Ildo ofizialaren hautagaiak botoen %86 lortu ditu
EBk gaur arratsaldean egingo du kontseilu politikoaren bilera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu