Aralarreko batzorde eragilea eztabaidatzen ari den txostena ez da publiko egin, baina Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak aurreratu zuenez, bi gai nagusi aztertu dituzte. Batetik, Aralarrek azkeneko urtean egindako lan politikoan zertan asmatu duen eta zertan ez; eta bestetik, hurrengo urtean alderdiak jarraitu behar duen ildo politikoa.
Espainiako Gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori hiru gauza eskatu dizkio Zabaletak: Estatuko Fiskal Nagusiari 18/98 "prozesu antidemokratikoko salaketak berehala indargabetzeko agintzeko" batetik; "preso guztiak" beren etxebizitzetara gerturatzeko bestetik; eta baita "Estatuko nazioen erabakia errespetatzeko" esana betez, hitzetatik ekintzetara jauzi egiteko ere.
politika
Ildo politikoa zehazteko batzarra egin du Aralarrek Donostian
Aralarrek duela urtebete egin zuen biltzar nagusia, eta biltzar hartan zehaztutako lan politikoak aztertzeko batzar nagusia egin dute gaur Donostian, EHUko Ibaetako campusean. Bileran datorren biltzarrerako gelditzen den urtean Aralarrek jarraituko duen ildo politikoa ere zehaztu dute. Aralarrek defizitak badituen arren, "beste indar politikoen jokabideak eraldatzeko" gai dela azaldu du hango idazkari nagusi Patxi Zabaletak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu