POLITIKA

Ilegalizazio eskaria dela-eta jasotako babesa irudikatuko du larunbatean Askapenak

Ekitaldi bat egingo du Zarauzko Modelo aretoan, 12:30ean.

80 bat lagun elkartu ziren Askapenak otsailean eginiko agerraldi batean, haren kontrako auzibidea salatzeko. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2015eko apirilaren 23a
16:48
Entzun

Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke legez kanporatu, eta Walter Wendelin, Aritz Ganboa, David Soto, Unai Vazquez eta Gabi Basañezentzat seina urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak. Horren harira, hainbat eragile politiko eta sozialen elkartasuna jaso dute elkarteok, Internazionalismoa ez da delitua izeneko manifestua sinatuta.

Babes hori irudikatuko dute larunbatean Zarautzen egingo duten ekitaldian. Fiskalaren jomugan dauden elkarteen lana goraipatu dute agiriaren sinatzaileek: "Eragile hauen ekinbide politikoa, elkartasun internazionalistaren eremuan, gure herriaren eraikuntzan ekarpen handia dela aintzakotzat hartzen dugu".

Horrez gain, lan horrek "beste herri batzuekin elkartasunezko eta errespetuzko harremanetan sakontzeko aukera" eman duela nabarmendu dute, "errealitate ezberdinak gerturatuz baina mundu justu eta parekide bat lortzeko borroka berdin batean batuz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.