Politika

Ilegalizazioak ezker abertzalearen eta alderdi konstituzionalisten tentsio estrategiaren ondorio dira, Urkulluren arabera

Batzuen zein besteen helburua dinamika horren bidez hauteskundeetako emaitzak aldatzea dela salatu du EAJko presidenteak. Nolanahi ere, Espainiako Alderdien Legea indargabetu egin beharko litzatekeela berretsi du.

2008ko urtarrilaren 16a
16:59
Entzun
Espainiako Gobernuaren eta Justiziaren inguruko iturrietatik iragartzen ari diren EAE-ANVren eta EHAKren ilegalizazioak Alderdien Legearen eta PSOE eta PPren itunaren ondorio direla nabarmendu du Iñigo Urkullu EAJko presidenteak. Hori dela eta, arazo horri irtenbide bat emateko Alderdien Legea indargabetu beharko litzatekeela iritzi dioHerri Irratian egin dioten elkarrizketan.

Hala ere, "alderdi konstituzionalistek, PPk eta PSOEk" abiatutak dinamika izan arren, ezker abertzaleak ere ilegalizazioetatik probetxua ateratzen duela iradoki du. Urkulluren arabera, ez da kasualitatea legez kanporatzeen inguruko eztabaida beti hauteskunde bezperetan sortzea, eta batzuen zein besteen tentsio estrategiak eragiten du. "Batzuen eta besteen akzio-erreakzio dinamika hori -ezker abertzale erradikalarena, ETArena, alderdi konstituzionalistena, PSOEren eta PPrena-, batzuei eta besteei interesatzen zaien tentsio horren baitan dago, hauteskunde emaitzak edo mapa aldatzeko helburuz", adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.