Politika

Ilegalizazioaren aroa "urratsez urrats" gainditzen ari dela dio Batasunak

Batasunak azken hilabeteetan egindako 'Bide eginez' prozesuaren balorazioa egin du gaur baita hilaren 21ean BEC Bilbao Exhibition Centre-n egiteko asmoa duen ekitaldiaren aurkezpena ere. Oztopoak gainditu eta 'Bide eginez' prozesuan aurreikuspenak bete dituela azaldu du Batasunak, besteak beste, Altsasuko kultur etxean.

2006ko urtarrilaren 14a
15:05
Entzun
Ilegalizazioa "urratsez urrats" gainditzen ari direla azaldu du gaur Batasunak Altsasun egindako agerraldian: "Batasuna urratsez urrats sortu denetik eta urratsez urrats ilegalizazioaren aroa gainditzen dihardu".

'Bide eginez' pozesuaren arrakastaren adierazgarri hiru puntu nagusi azpimarratu ditu Batasunak. Batetik, 260 batzar baino gehiago egin dituzte Euskal Herriko hainbat herritan. Gainera, 7.000 militanteren partaidetza izan dute. Hori dela eta, Batasunaren esanetan "ilegalizazioa gainditze aldera ez da urrats erraldoia eman, 7.000 urrats baizik".

Bigarrenik, Altsasun adierazi dutenez, datorren larunbatean, hilak 21, aurkeztuko dute Euskal Herria ezkerretik eraikiz izeneko txostena. Eta azkenik, hirugarren arrazoi gisa azaldu dutenez, "eztabaida eremua, Euskal Herriko zazpi lurraldeak izan dira".

Datorren larunbatean, BEC-en

Datorren larunbatean, hilak 21, Batasunak bi ekimen egingo dituela jakinarazi dute. Batetik goizean, lehenengo nazio biltzarra egingo dute herrietako ordezkariekin eta arratsaldez BEC-en ekitaldi politiko publikoa egingo dute. Bertan, =iEuskal Herria ezkerretik eraikiz= txotena aurkeztu eta mahai nazionala aukeratuko dute.

BEC-eko ekitaldia egin egingo dutela adierazi du Pernando Barrenak: "Eskubide zibil eta politiko batzuen jabe omen gara eta, beraz, guk eskubide horien ariketa bat besterik ez dugu egin nahi 21ean burutu nahi dugun ekitaldi politiko horrekin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.