"Ilunkeria" antzeman dute Garcia de Lurueñaren izendapenean

2015eko maiatzaren 28a
18:44
Entzun

Garcia de Lurueña Kutxabankeko kontseilari ordezkari izendatzea "kudeaketa ilunaren beste adibide bat" da, ELA, LAB, ESK, EHNE, Steilas eta CNT sindikatuen iritziz. Egokitu zaion lanerako haren gaitasuna zalantzan jarri dute sindikatuek: "Kutxabanken beraren egoera dela eta, ez dira posible izan beste pertsona batzuk bertan kokatzeko saiakerak".

EH Bilduk ere "ilunkeriaz" jokatzea egotzi dio Kutxabanki Garcia Lurueñaren izendapenean: "Harrigarria da Kutxabank Cabieces-Fernandez auzian erabat murgilduta dagoenean, Kotrolerako eta Barne Auditoriarako Zuzendariaren Albokoa eta Presidentzia Kabineteko Zuzendaria aukeratu izana kontseilari ordezkari kargurako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.